Jon Sarasua gonbidatu dela 2011-11-25

Arrasateko kanporaketa eta Lesakako Bertso Eskolen Eguna Hitzetik Hortzeran

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen berri emango du asteon Hitzetik Hortzerak. Lehen kanporaketa Arrasateko Uarkape pilotalekuan izango da larunbatean. Han izango dira kantuan: Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia, Egoitz Aizpuru gai-jartzaile dutela. Saioa amaitu bezain pronto, oholtzan bertan, Artanok eta Sarasuak bertsoaldirik onenak eta protagonisten iritziak aztertuko dituzte.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen berri emango du asteon Hitzetik Hortzerak. Lehen kanporaketa Arrasateko Uarkape pilotalekuan izango da larunbatean. Han izango dira kantuan: Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia, Egoitz Aizpuru gai-jartzaile dutela. Saioa amaitu bezain pronto, oholtzan bertan, Artanok eta Sarasuak bertsoaldirik onenak eta protagonisten iritziak aztertuko dituzte. Gainera Tolosako Usabalen, igandean bertan, jokatuko den bigarren finalaurrekoan gertatzen denaren azken ordukoa ere emango dute.

Zuri-beltzekoan ere Gipuzkoako Txapelketa: 1962an Lazkao Txiki eta Mitxelena puntu erantzuten. Bidalitakoa Usurbilgo Bota Punttuba Bertso Eskolari esker: Udarregi Sariketako finala. Bertan aritu ziren Ane Labaka, Martin Rezabal Olaso, Luix Otamendi, Patxi Etxeberria, Aitzol Barandiaran eta Maialen Velarde.

Bestalde, azaroaren 12an Lesakan ospatutako Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguneko laburpena ere ekarriko dute. Goizeko bertso poteokoak batetik; eta bazkalostean Linddurrenborda sagardotegian Jon Martinek eskainitako bertso jarriak bestetik.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu