Aurtengoa 13. edizioa izango da 2011-12-09

Bortzirietako Bertso-Eskolaren Txapelketa jokatuko da asteburu honetan

Guztira 8 talde eta 24 bertsolarik kantatuko dute. Gaur jokatuko dira lehenengo bi kanporaketak Beran. Larunbatean berriz, egun guztirako festa antolatu dute Lesakan: bi kanporaketa jokatuko dira lehenik, finalaurrekoak ondoren eta, bukatzeko, finala.
  Hamahirugarrenez jokatuko da aurten Bortzirietako Bertso-Eskolaren Txapelketa. Guztira 24 bertsolarik kantatuko dute 8 taldetan banatuta. Aurtengo edizioa gaur bertan hasiko da, Beran. Bi kanporaketa jokatuko dira bertan. Iluntzeko 20:30etan Espidobaitan "Beratarrak" eta "Istorikuak" ariko dira. Gaueko 22:30etan, berriz, "Gaupaserak" eta "Bordakuk".

 Bihar beste bi kanporaketa izango dira Lesakan. Eguerdiko 15:30etan "Eskolartekuk" eta "Malerreka" ariko dira kantuan Arrano elkartean. Arratsaldeko 17etan, berriz, "Aurten bai!" eta "Baztan" taldeek kantatuko dute Teleboten.

 Egun guztirako festa izango da Lesakan, bi finalerdiak eta finala ere bihar izango baitira. Haizegoan izango da lehenengo finalerdia, arratsaldeko 18:30etan. Bigarrena, berriz, iluntzeko 20etan jokatuko da Atxaspin.

 Bukatzeko, finala Linddurrenbordan egingo dute gaueko 22etan.
 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu