Gaur Mendaron eta Hendaian izango dira saioak 2011-12-09

Asteburu honetan ere izango da bertsoez non gozatua

Mendaron Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus eta Alaia Martin dira kantatzekoak. Hendaian, berriz, "Hendaia" eta "Itsasu" taldeak ariko dira lehian Taldekako Xanpionean.
 Bertso-saio bat baino gehiago izango da asteburu honetan ere. Mendaron bertso-jaialdia iragarri dute gaurko San Agustin antzokian, gaueko 22etan hasita. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Miren Amuriza
 Arkaitz Estiballes
 Amets Arzallus
 Alaia Martin

 Hendaian, berriz, Taldekako Xanpiona izango da iluntzeko 21etan, Zugana kanttun. "Hendaia" eta "Itsasu" taldeak ariko dira lehian.

 Bestalde, bertsolaritzaren inguruko hitzaldi bat izango da iluntzeko 21etan Montrealgo Euskal Etxean.

 Biharko bi bertso-afari daude iragarrita. Donezteben iluntzeko 21:30etan hasiko da afaria, Julio Soto eta Igor Elortzarekin. Atallun, berriz, Eneko Lazkoz eta Oskar Estanga ariko dira kantari.

 Bestalde, Zumarragan urteroko bertso-saioa izango da gaueko 22etan Zelai-Arizti aretoan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Aitor Sarriegi
 Maialen Lujanbio
 Amets Arzallus
 Andoni Egaña

 Iganderako beste bertso-jaialdi bat dago iragarrita Getxon, Algortako Bertsolari Eskolak antolatuta. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan Maite Berriozabalen esanetara, arratsaldeko 18etan hasita:

 Julio Soto
 Aitor Mendiluze
 Xabi Paya
 Jone Uria

 Horrez gain, Balendin Enbeita bertso-paper lehiaketako sari-banaketa ere egingo dute.

 Bukatzeko, Montrealen eguberriko bertso-bazkaria egingo dute Euskal Etxean.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu