Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2011-12-17

Gipuzkoako finala zuzenean Bertsoa.com-en

Bertsoa.com-ek zuzenean emango du Gipuzkoako finala, 16:30etan hasita. Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martin ariko dira kantuan.
Bertsoa.com-ek zuzenean emango du Gipuzkoako finala, 16:30etan hasita. Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martin ariko dira kantuan.

 Honako lan hauek burutu beharko dituzte finalistek:

 -Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean, hiruna bertso
 -Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso
 -Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso
 -Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso
 -Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso

 Hau izango da zortzi finalistek bete beharko duten lana, 15na bertso puntuagarrirekin. Ondoren, bi bertsolari sailkatuko dira buruz burukora. Honako ariketa hauek egin beharko dituzte bertan:

 -Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso
 -Binaka, gai librean, puntutan, zortziko txikian, 8 bertso osatu arte
 -Kartzelako lana:
   -Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat, bederatziko txikian
   -Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso (ikus-entzunezko bidez emango da gaia)

 Hala, iluntzeko 20:45ak aldera txapeldun berria izango du Gipuzkoak. Aurtengoan Laxaro Azkune irrati-esatari eta gai-jartzaile ezagunari dagokio txapeldunari txapela janzteko ohorea. 1991ko Gipuzkoako Txapelketa antolatu zuen taldeko arduraduna izan zen, eta baita Erniarraitz Bertsozale Elkartearen sortzaileetako bat ere.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu