Luzio Gabiriaren omenezko bertso-jaialdia 2011-12-15
Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak antolatzen du urtero bertso-saio hau Santa Lutziko azokaren bezperatan. Aurten 24.aldiz omendu dute bertsoz Luzio Gabiria. Lan handia egin zuen Luzio Gabiriak Zumarraga eta Urretxun bertsozaletasuna sustatzeko, baita bertako bertso-eskola sortzeko ere.
Hori eskertu asmoz, aurten ere bertso-jaialdia egin dute. Saioa pasa den larunbatean izan zen Zelai Arizti aretoan eta han aritu ziren bertsotan Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi.