14 urte artekoek gutxienez 6 eta gehienez 10 kopla bidali beharko dituzte, 15 eta 18 urte artekoek gutxienez 10 eta gehienez 15 eta 18 urtetik gorakoek gutxienez 12 eta gehienez 20.
Abadiñoko Gogaikarri bertso-eskolak bigarrenez antolatu du aurten Koipelustre Kopla Jarri sariketa. Aurtengoan hiru kategoria bereizi dituzte. 14 urte artekoek gutxienz 6 eta gehienez 10 koplaz osatutako sortak bidali beharko dituzte. Honako gai hau izango dute: "udalekuetan zaude". Lehenengo hiru sarituek liburu sorta bana eskuratuko dute Abadiñoko Udal Liburutegiaren eskutik.
Gazteen kategorian sartuko dira 15 eta 18 urte artekoak. Hauek gutxienez 10 eta gehienez 15 koplako sortak idatzi beharko dituzte, gai librean. Kategoria honetako irabazleak 150 euro lortuko ditu eta bigarren sailkatuak 100.
Azkenik, 1993an edo aurretik jaiotako partaideak helduen mailan ariko dira. Hauek gutxienez 12 eta gehienez 20 koplako sortak bidali beharko dituzte, gai librean. Lehenengo saria lortzen duenak 300 euro jasoko ditu, eta bigarren sailkatuak 200. Horrez gain, abadiñarrik onenak afari bat irabaziko du Soloa jatetxean.
Lanek jatorrizkoak eta aurrez argitaratu gabeak izan beharko dute. Koplak izanik, 2 errima edo 3koak izan beharko dute gehienez. Lanarekin batera beste hiru kopia bidali beharko dira, eta kopla bakoitzari ordena-zenbakia jarri beharko zaio. Lanak izenordez sinatu beharko dira, eta ondoan zehaztu beharko da zein kategoriatan hartu behar duten parte. Beste gutun-azal batean, izenordearekin batera, beste zenbait datu zehaztu beharko dira: egilearen izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia eta abar.
Lanak urtarrilaren 10erako bidali beharko dira, eta bi modu daude horretarako. E-mailez egin nahi izanez gero honako hau da helbidea: gogaikarri@gmail.com. Kasu honetan bi dokumentu bidali beharko dira. Dokumentu batean kopla-sorta joango da eta bestean egilearen datuak.
Posta arruntez bidali nahi izanez gero honako hau da helbidea:
GOGAIKARRI BERTSO ESKOLA
Udal Liburutegia, Zeletabe kalea 10
48220 Abadiño-Zelaieta
Ordenagailuz edo makinaz idatzita bidali beharko dira lanak.
Sari-banaketa urtarrilaren 27an egingo da, San Blas aurreko azkeneko ostiralean urtero antolatzen den bertso-afariaren barruan. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik
hemen.