"Bertsolaria bere bakardadean" 2011-12-28

Urtarrilaren 5ean itzuliko da

Aitor Sarriegi ariko da egun horretan, Unai Elizasu gai-jartzaile duela. Otsailaren 16an Igor Elortzak kantatuko du Josu Goikoetxearen esanetara; martxoaren 22an Sustrai Colinak Unai Elizasuren gaiekin eta apirilaren 12an Miren Amuriza jardungo da bertsotan Josu Goikoetxeak gidatuta.
 Joan zen irailean hasi ziren Donostiako Doka antzokian "Bertsolaria bere bakardadean" emanaldi bereziarekin. Bertsolari bakar bat aritzen da saio bakoitzean, gai-jartzaile baten esanetara. Hala, Unai Elizasu eta Josu Goikoetxearen gidari zituztela kantuan aritu dira Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio. Urte berriarekin batera itzuliko da emanaldia. Beste bost saio aurreikusi dituzte aurtengo urterako.

 Urtarrilaren 5an, ostegunez, Aitor Sarriegi ariko da bertsotan Unai Elizasu gai-jartzaile duela. Otsailaren 16an, ostegunez, Igor Elortzak kantatuko du Josu Goikoetxearen esanetara. Martxoaren 22an, ostegunez, Sustrai Colina Unai Elizasuk gidatuta ariko da. Eta, azkenik, apirilaren 12an, ostegunez, Miren Amurizak kantatuko du Josu Goikoetxeak gidatuta.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu