Ekaitz Etxean ekimenak deituta 2011-12-29

Bertso-saioa izango da gaur Gasteizen

Sebastian Lizaso, Miren Amuriza, Aitor Mendiluze eta Manex Agirre Jimmy Jazz aretoan ariko dira kantuan, iluntzeko 21:15etan. Ekaitz Samaniego bertsolari gasteiztarra atxilotzeko arriskuan dago, eta protesta gisa zenbait ekimen deitu dituzte.
 Ekaitz Samaniego bertsolari gasteiztarraren kontra 8 urteko kartzela zigorra eskatu zuen Auzitegi Gorenak. Une honetan atxilotzeko arriskuan dago. Hori dela eta, zenbait ekitaldi antolatu dituzte "Ekaitz Etxean" ekimeneko kideek. Besteak beste, Gasteizko Los Angeleseko parrokian itxita egongo dira zenbait lagun astebetez. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

 Gaurko bertso-jaialdi bat antolatu dute Jimmy Jazz aretoan, iluntzeko 21:15etan. Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Sebastian Lizaso eta Manex Agirrek kantatuko dute bertan, Beñat Goitiak jarritako gaiekin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia