Aitziber Garmendia izango da gonbidatua 2011-12-30

Urteko errepasoa egingo du Hitzetik Hortzerak

Matxinbentako koadrilaren santa eskea; Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita Villabonan flamenkoz jantzita bertsotan eta Bukowskin Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Jokin Labayenek egindako saioa eskainiko dituzte. Larunbatean izango da programa, arratsaldeko 15etan.
 Urteko errepasoa egingo du aste honetako Hitzetik Hortzerak, urteko momentu onenekin. Hala, besteak beste, Matxinbentako koadrilaren Santa Eskea; Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeitak Villabonan flamenkoz jantzita egindako bertso-saioa eta Bukowskin Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Jokin Labayenek egindako saioa emango dituzte.

 Aste honetan Aitziber Garmendia aktore eta aurkezlea gonbidatuko dute platora. Hala, 1994ko eskolarteko bertso txapelketan egin zuen bertsoaldi bat ikusteko aukera ere izango da.

 Larunbatean izango da Hitzetik Hortzera ETB1en, eguerdiko 15etan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia