Bertsolaritza hitzarmena kolokan Gasteizen 2012-02-17

Arabako Bertsozale Elkarteak babes zabala jaso du eta Udalari hitzarmena eusteko eskatu dio

Arabako Bertsozale Elkarteak Gasteizko Udalari eskatu dio bertsolaritza hitzarmenari eutsi dezaiola, eta ez dezala 30 urteko lana harrika bota. Agerraldi publiko zabal eta jendetsuan egin dio eskaera hori Elkarteak, kultur eta gizarte talde askok, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Gasteizko ikastetxeek eta PSE-EE, Bildu eta EAJk babestuta.
Arabako Bertsozale Elkarteak Gasteizko Udalari eskatu dio bertsolaritza hitzarmenari eutsi dezaiola, eta ez dezala 30 urteko lana harrika bota. Agerraldi publiko zabal eta jendetsuan egin dio eskaera hori Elkarteak, kultur eta gizarte talde askok, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Gasteizko ikastetxeek eta PSE-EE, Bildu eta EAJtak babestuta. "2012an udal aurrekontuetan Gasteizko Udalak Arabako Bertsozale Elkartearekin azken 4 urteotan izan duen hitzarmena bertan behera uzteko asmoaren berri jaso dugu hedabide eta alderdi politikoen bidez, baina udalaren aldetik inolako azalpenik jaso gabe. Are gehiago, azaroan Encina Serranorekin izandako bileran krisiaz eta beherapenez hitz egin genuen arren, inongo momentuan ez zuen erabateko mozketaz hitz egin" adierazi du Elkarteak. Bertsolaritza Gasteizen zabaltzeko proiektua "kleenex-ak bezala zakarretara" botatzea egotzi dio eta errektifikatzeko eskatu.


Arabako Bertsozale Elkartearen adierazpena
2012an udal aurrekontuetan Gasteizko Udalak Arabako Bertsozale Elkartearekin azken 4 urteotan izan duen hitzarmena bertan behera uzteko asmoaren berri jaso dugu hedabide eta alderdi politikoen bidez, baina udalaren aldetik inolako azalpenik jaso gabe. Are gehiago, azaroan Encina Serranorekin izandako bileran krisiaz eta beherapenez hitz egin genuen arren, inongo momentuan ez zuen erabateko mozketazhitz egin. Lanean ari gara Gu ere bertsolari proiektuarekin  Gasteizko  700 haurrekin, Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketako bat-bateko 5 talde ari dira Gasteizen elkarren arteko lehian, eta 8 dira bertso-sorta kolektiboen lehiaketan diharduten taldeak, 100 lagun guztira, bertso-eskolan 4  talde dauzkagu martxan, haur eta gazte taldeak…  Eta ikasturte erdian gaude. Arabako Bertsozale Elkartearen Gasteizko
proiektu guztia dago jokoan.  Salatu nahi dugu beraz, hasteko, era honetako mozketa bortitza egiteko modu baldarra eta axolagabea.

Kleenex-ak bezala
Aurrekontu hauekin egin dena  lotsagarria iruditzen zaigu: Dagoena  modu arrazional batean  banatu beharrean, batzuk mantendu,  proiektu berri distiratsuak sortu eta beste batzuk kleenexak bezala zakarretara bota dituztela. Hori da gure kasua. Kulturari eman zaion egurra ikaragarria da. Katagorriek arrazoi dute. Aurrekontuek kulturari eskaintzen diotena agintarien kultur mailaren adierazgarri baldin bada, jai dugu. “El euskara no se toca” gezur erraldoia
Edonola ere, euskarazko kultura eta gaztelerazko kultura ez daude inondik inora ere ekonomikoki eta politikoki maila berean. Euskarazko kulturak ezin du plaza eta zentimo bakar bat ere galdu. Biziraupena dago jokoan.  Alkateak esan du el “euskara no se toca”, bada gure kasuan gezur erraldoia da. Are gehiago, alderdi popularrak gobernuan egonik bultzatu zuen  Euskara biziberritzeko plan nagusiarekin erabateko kontraesana da gure hitzarmena bertan behera uztea. 30 urte luze hauetan euskararen berreskuratze prozesuaren eskutik joan da beti bertsolaritza, ekarpena egin diogu eta bertatik edan dugu, elkar elikatu dugu. Euskara sua izan bada, bertsoa hauspoa. Elkarren beharra daukagu eta izango dugu aurrerantzean.
Green capital edo gris capital? 50.000 eurotik 0ra. Alde handia dago. Baina alde handiagoa dago Araban herriz herri eskualde guztietan bertsolaritza ikastetxeetan lantzeko, bertso-eskolak sortzeko, bertsolaritza hedatzeko eta bertso saioak sustatzeko ematen ari den salto izugarriaren eta Gasteizen eragin nahi den zuloaren artean. Bide horretatik jarraituta eraztun berdea beharrean, Arabako mapan zulo grisa izango da Gasteiz. Eta zulo grisa izango da bertso mugimenduaren sorburuan, bihotzean, bertsolari eta bertsozale gehien dituen Arabako gunean, Arabako lehen bertso-eskola sortu zen lekuan. Bertso-eskolak 30 urte beteko
ditu aurten. Zoritxarreko urteurrena Gasteizko bertso-eskolarentzat. Egindako lan guztiaren ondoren, 30 urte atzera egin behar ote dugu? Egoera horrek suposatzen duena argi esan nahi dugu: Bertsolariak eta bertsozaleak zokoratzea, plazak
suntsitzea, 30 urte bete berri dituen Gasteizko bertso-eskola finantziazio gabe uztea eta une honetan Gasteizko 700 haur eta gaztetxorekin, 7 eskolatan, astez aste burutzen ari garen  lana  bertan behera uztea ikasturte erdian. Eta hau ez da gastu soil bat, gaur egungo helduen eta etorkizuneko belaunaldien euskaren kalitatea eta erabilera bultzatzeko  preziorik gabeko inbertsioa baizik.

Eskaera argia
Sinetsi  nahi dugu,  Gasteizko  Udala ez dela kontziente bere erabakiaren  ondorioez, ez dituela
bertsolariak isilarazi nahi, ez duela euskal kultura zokoratu nahi. Ez duela gazte zein helduak Gasteizen euskaraz bizitzea eta euskaraz gozatzea (koma gabe) posibleago egiten duen ekosistema aberatsa hautsi nahi.  Sinetsi  nahi dugu. Hala bada, eskaera argia egin nahi diogu:  bere erabakia atzera botatzea.Akatsak zuzentzea jakintsuen bertutea omen.

PRENTSAURREKOAN PRESENTE EGON DIREN EDO BABESA ADIERAZI DIGUTEN ELKARTE ETA TALDEAK:
 Geu Gasteiz
 Euskal Herrian Euskaraz
 Euskharan Kultur Elkartea
 Euskara Elkarteen topagunea
 Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
 Euskaltzaindia
 AEK
 IKA
 Barrutia ikastola
 Toki eder ikastola
 Angel Ganivel ikastetxea
 Abendaño ikastola
 Gasteizko bertso-eskolako sortzaileak eta egungo kideak
 Gasteizko bertsolariak

BABESA ADIERAZI DIGUTEN ALDERDI POLITIKOAK: EAJ, PSOE eta BILDU

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri