VI. edizioa da aurtengoa 2012-02-28

Ostiralean hasiko da Erniarraitz Sariketa, 18 bertsolari gazterekin

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta, ostiralean hasiko da VIgarren Erniarraitz Sariketa. Hemezortzi bertsolari gaztek hartuko dute parte, hiru kanporaketa eta finala izango dituen ekitaldian. Lehenengo saioa, Azpeitian izango da San Agustin Aretoan, 22:00etan. Axier Garate, Mikel Alkorta, Ander Solozabal, Aimar Karrika, Aitor Salegi eta Aitor Urbieta izango dira kantari.
Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta, ostiralean hasiko da VIgarren Erniarraitz Sariketa. Hemezortzi bertsolari gaztek hartuko dute parte, hiru kanporaketa eta finala izango dituen ekitaldian. Bi urtez behin egiten da Erniarraitz Sariketa. Lehenengo saioa, Azpeitian izango da San Agustin Aretoan, 22:00etan. Axier Garate, Mikel Alkorta, Ander Solozabal, Aimar Karrika, Aitor Salegi eta Aitor Urbieta izango dira kantari. Bigarren kanporaketa Errezilen izango da eta hirugarrena Azkoitian. Finala, Azpeitiko gaztetxean. Kanporaketako irabazlea sailkatuko da finalerako eta beste hirurak puntuazioz erabakiko dira.

Hona hemen hiru saioetako berri eta finaleko data.

1. KANPORAKETA:
Martxoaren 2an, Azpeitian,
Sanagustin Kultur Aretoan, 22.00etan

▪    Axier Garate, Txibilter (Azkoitia)
▪    Mikel Artola (Alegia)
▪    Ander Solozabal (Gasteiz)
▪    Aimar Karrika (Auritz)
▪    Aitor Salegi (Zestoa)
▪    Aitor Urbieta (Itziar)

2. KANPORAKETA:
Martxoaren 9an, Errezilen,
Borondegiko Aretoan, 22:00etan

▪    Eneritz Artetxe (Azkoitia)
▪    Beñat Iguaran (Villabona)
▪    Josu Oiarzabal, Xenpelar (Azpeitia)
▪    Irati Majuelo (Iruña)
▪    Odei Barroso (Barakaldo-Urruña)
▪    Peio Ormazabal (Arrigorriaga)

3. KANPORAKETA:
Martxoaren 16an, Azkoitian,
Elkarguneko Aretoan, 22:00etan

▪    Izar Mendiguren (Laudio)
▪    Arrate Illaro (Bilbo)
▪    Nekane Zinkunegi (Errezil)
▪    Amaia Iturriotz (Urretxu)
▪    Maindi Murua (Azkain)
▪    Jokin Sudupe, Pio (Azkoitia)
          
FINALA:
Martxoaren 23an,
Azpeitiko Gaztetxean, 22:00etan

▪    Azpeitiko irabazlea
▪    Errezilgo irabazlea
▪    Azkoitiko irabazlea
▪    Puntuazioan 1.
▪    Puntuazioan 2.
▪    Puntuazioan 3.
 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu