Osinalde Saria 2012-03-01

Hilaren 16an hasiko da aurtengo edizioa

Egun horretan Axari Saria jokatuko da Idiazabalen. Aztiri Saria martxoaren 24an izango da Aztirin, eta Argi Berri Saria, berriz, hilaren 31n Ordizian. Osinalde Sariko finala apirilaren 14an egingo dute Gabirian. 18 bertsolari gaztek kantatuko dute aurtengoan ere.
 Bertsolari gazteei zuzendutako sariketen artean entzutetsuenetako bat da Osinalde Saria. Goierriko hiru elkartetan jokatutako sariketetatik sei bertsolari sailkatzen dira Gabiriko finalera. Hala, aurtengo edizioa martxoaren 16an hasiko da, egun horretan jokatuko baita Axari Saria Idiazabalgo Elizalde elkartean. Afalostean honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Peio Ormazabal
 Ander Solozabal
 Eñaut Uruburu
 Maddi Ane Txoperena
 Iñaki Aleman
 Imanol Irazustabarrena

 Hilaren 24an, berriz, Aztiri Sariaren txanda izango da. Aztiriko elkarteko saioan honako bertsolari hauek elkartuko dira:

 Gorka Maiz
 Nekane Zinkunegi
 Jagoba Apaolaza
 Josu Oiartzabal
 Asier Azpiroz
 Aitor Salegi

 Hilaren 31n, berriz, Argi Berri saria jokatuko da izen bereko elkartean, Ordizian. Afalostean honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Manex Mantxola
 Endika Igartzabal
 Maindi Murua
 Amaia Iturriotz
 Imanol Uria
 Josu Sanjurjo

 Behin hiru sariketa hauek jokatuta, sei bertsolari sailkatuko dira apirilaren 14an egingo den Osinalde Sarira. Gabiriko Osinalde elkartean izango da saioa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu