Zigoitiako aretoa 100 bat lagunekin beteta jokatu zen finalerdia. Bat-batekoan Gasteizko Kakiturri-Ehari eta Aiaraldeko Altubepekoak izan dira kantuan. Idatzizkoan berriz, Gasteizko Trikiporru eta Martin Ttipia taldeak. Gaur jokatuko da azken final aurrea, Araiako Andramari Aretoan, 17:30ean. Aramaioko Marixeka eta Aguraingo Sorginetxe arituko dira bat-batekoan; idatzizkoan berriz, Aramaioko Ai Ene! edo Aguraingo ostiral iluntzeetako berbalagunak igaroko dira Aramaioko finalera
Zigoitiako aretoa 100 bat lagunekin beteta hasi da finalerdia. Bat-batekoan Gasteizko Kakiturri-Ehari eta Aiaraldeko Altubepekoak izan dira kantuan. Idatzizkoan berriz, Gasteizko Trikiporru eta Martin Ttipia taldeak. Antzerkia eta umorea idatzietan nagusi Idatzizko atalarekin Trikiporru taldeak “Urdanga Arin”en inguruko bertsoak taularatu ditu giro onean. Kirolari eta enpresariz jantzita, dantza soltea eta koplak tartekatuz barrea ekarri dute aretora. Ikusentzunezkoa ere ez da faltan izan. Martin ttipia taldea “Jimez ijito familia” bilakatu zaigu gaurkoan. Gasteizko gora beherak eta pertsonaiak gogoan izanik, umoretsu aldarrikatu dute ijito eta vascoen arteko lehen asanblada. Pintxo pintxo txakurraren ijito-bertsio arekin agurtu dute entzulea. Saio orekatua eta zuzena Arazo handirik gabe aurrera joan dira bertsolarik. Bat batean aritu diren bi taldeek tamainan erantzun diote elkarri. Aiaraldeko Altubepekoak taldea osatu dute Serapio Lopezek, Unai, Mendibilek, Iñaki Cabezak, Julen Eizagirrek, Ainhoa Comasek eta Izar Mendigurenek. Gasteizko Kakiturri-Eharin aldiz, Beitto Martinez, Juan Mari Juaristi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabier Rico izan dira bertsolariak. Ainhoa Comas eta Rikardo Gonzalez de Durana Martxoaren 3ko gertakarien harira jarri ditu kantuan gai jartzaileak lehenbizi. Rikardo semea atxilotu dute eta polizia etxetik bueltan dira ama-semeak. Zortziko nagusian Comasek: “Zuregana joan behar izan dut familia dena izutuz/mila aldiz esana dizut ta ibili behar duzu kontuz/ bihotzarekin sentitu eta jokatu ezazu buruz /gatazkak ez dira ta konpontzen gatazka gehiago sortuz”. Langabezi handia dago eta langileriaren alde agertu da Gonzalez de Durana “eta langilearen legea nahi nuen ederki bete/Ama, kontuz ibili nahiz baina harrapatu egin naute”. Talde bateko kide batek beste taldeko 3ri bertsoa bota eta gainontzekoek erantzutea zen hurrengo ariketa. Izarrek Kakiturri Ehari taldekideen artetik bikote zita bat izateko hiru bertsolarien artean aukeratu beharra zuen. Izarrek “Nik aingeru bat izan nahi nuen eta Juan Mari da txarra / kamisetaren kolorea da zerutik duen bakarra” , eta Juan Mari Juaristiren erantzuna “eta hobeto egingo duzu niri ateraz pixkat punta/ R-arekin xarma handia dut izara azpian sartuta”. Zortziko txikian aritu dira Unai Mendibil eta Juan Mari Juaristi, jarraian. Unairen pisukidea etxeraino lagundu du Juaristi munizipalak, ordu txikitan. Eta ez omen da lehen aldia, Mendibilen esanetan. Zera aurpegiratu dio: “Aguantea daukala badigu erakutsi / Baina munizipalek fundamentu gutxi / Kalean hor botata eta ez ikasi /Hurrengoan tabernak mesedez ez itxi”. Puntuari erantzunaren ostean bakarkako gaiari helduta bina bertso kantatu behar izan dute talde bakoitzeko 2 kidek. Izar Mendigureni, txikitako lagun min batekin lehen aldiz haserretzea egokitu zaio. “ 40 urte jadanik ni naiz dama esperientziaduna / Baina lapurtu egin didate nire etxeko zalduna/ Ta komunetik bota egin dut ezkontzako eraztuna/ ohean kezka jarduna/ dena hotza ta iluna/Nahi gorrotoa sentitzen dudan helduko da maitasuna/haserretzen ez den pertsona bat, ez da benetan laguna”. Beitto aldiz, korrikaldia hastear den atleta baten azalean jarri dute. Ateratzeko prest eta urduri. “Zein gertu dauden marra hontatik /porrota ta garaipena” Kopla saiotan aise Ale ederrak utzi dituzte Altubepekoek aguazil postuetarako hautagai batzuen paperean sartuta. Ainhoa Comasek abiatu du “Pentsatu dut aukera urriak ditut nik/Ez daukat eta, zuek duzuen porrarik!” eta Iñakik segidan “Barkatu baina nik honetan abantaila osoa/aspalditik honetan ni naiz txibatoa”. Baina dudarik gabe, algara gehienak ekarri ditu Comasek “Kandidata onena naiz ni aizu jakin/ Trafikoa gelditzen da gorputz honekin”. Aramaion izango da finala Martxoaren 24an, larunbatez izango da finala 17:30etik aurrera. Antolatzaileek esan dutenez, goizeko 10etan aterako da autobusa Laudiotik, eta doakoa izango da. 14:30ean bazkaria egingo dute frontoian bertan eta jarraian hasiko da Arabako Txapelketako finala.

