Bizkaiko txapelketa 2012 2012-04-23

Datorren astean aurkeztuko da Bizkaiko Eskualdetako Txapelketa

Datorren astean aurkeztuko da Bizkaiko Eskualdetako Txapelketa
Bizkaiko Txapelketaren eskualdekako fasea datorren astean aurkeztuko du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, maiatzaren 2an hain zuzen ere, Bilbon. Eskualdetako txapelketa ere bi urtez behin egiten da, eta udazkenean jokatuko den herrialdeko txapelketarako sailkapen fasea ere bada.
Bizkaiko Txapelketaren eskualdekako fasea datorren astean aurkeztuko du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Eskualdekako txapelketa ere bi urtez behin egiten da, eta baliagarria da herrialdeko txapelketarako txartela lortzeko.
Joan den edizioan, 2010ean, Miren Amuriza, Jone Uria, Joseba Artza, Oihana Bartra, Eñaut Intxaurraga, Mikel Goiriena eta Ion Barrocal izan ziren eskualdeetako txapeldunak, parte hartze oso zabaleko ekitaldian. Udazkeneko txapelketan, zortzi finalistetatik bost eskualdeko fasetik sailkatutakoak izan ziren: Miren Amuriza, Jone Uria, Pello Ormazabal, Eneko Abasolo Abarkas eta Beñat Ugartetxea.

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza