Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa 2012-04-23

Julio Soto txapeldun

Beñat Gaztelumendirekin jokatu zuen buruz burukoa. Beraien atzetik gelditu ziren Miren Amuriza, Xumai Murua, Saioa Alkaiza eta Izar Mendiguren. 70 bat lagun elkartu ziren Etxarriko Karrikestu Elkartean.
 Joan zen ostiralean ospatu zen Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketaren hirugarren edizioa Etxarri Aranatzen. Aurreko urteetan bezala, aurten ere entzuleen aldetik erantzun ederra jaso du ekimenak, eta 70 bat lagun elkartu ziren Karrikestu Elkartean. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Julio Soto
 Izar Mendiguren
 Xumai Murua
 Miren Amuriza
 Saioa Alkaiza
 Beñat Gaztelumendi

 Lehendabiziko fasean ofiziokako lanekin hasi ziren bertsolariak. Zortziko handian ofizioka aritu ziren lehenik, eta zortziko txikian ondoren. Bina punturi erantzun eta hitzari bertso bana kantatu ostean, koplatan binaka osatutako bertsoaldiarekin burutu zuten seirek egin beharreko lana. Epaileek hala erabakita Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi sailkatu ziren buruz burukoa. Hemen, puntutan aritu ondoren, "Iparragirre abila dela" doinuan hiruna bertso kantatu zituzten binaka. Azkenik, gai bati bina bertso abestu zizkioten bakarka. Ariketak osatuta Julio Sotok jantzi zuen txapela.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Gaur hasiko da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak

Bertso sariketa berezia 2026-09-24

Bertso Erronda itzuli da Bilboko alde zaharrera