Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna 2012-05-07

300 bat neska-mutiko elkartu ziren Zumaian

Goizean Lip Dub bat grabatu zuten, eta arratsaldean Josu Goikoetxeak gidatutako bertso-trama bat ikusi zuten, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Sarriegi kantuan zirela.
 Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna ospatu zen atzo Zumaian. Denera 300 bat neska-mutiko elkartu ziren bertan, urtean zehar bertso-eskoletan egindako lanaren ondoren elkar ezagutu eta gozatzeko asmoz. Gaur egun hamaika irakasle ari dira, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik, hezkuntza arautuan bertsolaritza irakasten, eta beste mordo bat dabiltza bertso-eskoletan eragiten. Aurtengoa Bertso Eskolen Egunaren zortzigarren edizioa izan da.

 Eguraldia lagun, egitarau oparoa izan zuten bertaratu zirenek. Goizean Lip Dub bat grabatu zuten Zumaiako kaleetan, eta, bazkalostean, bertso-trama batekin gozatzeko aukera izan zuten. Josu Goikoetxea aritu zen tramagile lanetan, eta ondoan izan zituen kantuan Maialen Lujanbio, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Sarriegi bertsolariak. Behin trama bukatutakoan Lip Dubaren emaitza ikusi ahal izan zuten gaztetxoek. Nahi izanez gero interneten dago ikusgai.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»