Saio musikatua Oñatin 2012-05-07
Nabari da uda ate-joka dugula eta jaietan ohi den moduan, kalean egin zuten bertso-saio musikatua. Goruntz begiratu eta ezin jakin euria egingo ote zuen ala ez, baina azkenean zeru urdinak ere bat egin zuen jai-giroarekin.
Jende asko zebilen kalean, batzuk apropos saioa entzutera etorritakoak eta beste batzuk kuriositatez begira geratutakoak; baina denek entzun zituzten arretaz musikatutako bertsoak.
Aitzol Barandiaran, Jokin Labayen, Jon Martin eta Manex Agirre igo ziren oholtzara kantura; Egoitz Aizpuru gai-jartzaile lanetara; eta Eneko Sierra, Imanol Ugarte eta Jimmy musika-instrumentu banarekin.
Ordu t'erdi iraun zuen saioak eta umoretik aritu ziren gehienean, gai-jartzaileak hortik bideratu baitzuen emanaldia. Saioa bukatutakoan ilargia nola zegoen ikusita, "Ilargia"-ren doinuan abestea besterik ez zitzaien falta izan.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu