DF Bertsozale Eskola Durangon 2012-05-08

Iturriagaren hitzaldia txapelketan umorea epaitzeari buruz

DF Durangoko Bertsozale Eskolak antolatutako jardunaldien barruan, Unai Iturriaga ariko da ostegunean hizlari lanetan, "Umorea epaitzen: zeri egiten diogu barre txapelketetan" izeneko hitzaldiarekin.19:30etan, Plateruena Kafe Antzokian.
 Durangoko DF Bertsozale Eskolan Unai Iturriagaren txanda da aste honetan:"Umorea epaitzen: zeri egiten diogu barre txapelketetan" izeneko hitzaldia emango du, ostegunean, 19:30etan, Plateruenean. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da Plateruenako webgunean.

 Maialen Lujanbiok zabaldu zuen hitzaldi sorta eta datorren astean egingo da hirugarren saioa. Asier Ibaibarriagak gidatuko du "Bertsoa epaitu liteke" izeneko hitzaldia.

 Azkeneko hitzaldia maiatzaren 24an egingo dute: "Bertso trama prestatzen". Josu Goikoetxea ariko da hizlari lanetan.

 Jardunaldiak borobiltzeko, bertso trama egingo dute maiatzaren 31n. Igor Elortza, Jon Maia eta Oihana Bartra ariko dira bertsotan.

 Jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero maiatzaren 3a baino lehen eman behar da izena Plateruena Kafe Antzokian edo kultura@plateruena.net helbidean. Matrikula 10 eurotan jarri dute.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu