Tolosaldeko hiru talde arituko dira 2009-02-11

BertsolarHITZA desafioa hasiko da martxoan

Partehartzaileak Alegia, Ibarrako "Pototxotx" eta Berastegi, Altzo, Abaltzisketa eta Lizartzako kideek osatutako taldea izango dira.
 Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak BertsolarHITZA desafioa antolatu dute. Lehiaketa honen helburua eskualdeko helduen bertso eskolen artean harremanak sortzea izango da.

 Hiru talde arituko dira lehian: Alegia, Ibarrako "Pototxotx" eta Berastegi, Altzo, Abaltzisketa eta Lizartzako lagunek osatutakoa. Martxoan hiru kanporaketa egin ondoren apirilaren 4an izango da finala, Leitzan. Informazio gehiago dago hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia