Herriko jaietan, iaz hasita 2012-10-17

400 entzuleko plaza berria Lekunberrin

Joan den ostiralean bertso jaialdia egin zen Lekunberin (Nafarroa), herriko jaien baitan. Oskar Estanga, Uxue Alberdi, Iker Zubeldia eta Alaia Martin aritu bertsotan, Arkaitz Goikoetxearen esanetara. Iaz abiatutako jaialdiak plaza berria eman dio bertsolaritzari Larraun bailarako herri nagusian, besteak beste, herriko bertso eskolaren lanari esker.
Joan den ostiralean bertso jaialdia egin zen Lekunberin (Nafarroa, Larraun bailara), herriko jaien baitan. Oskar Estanga, Uxue Alberdi, Iker Zubeldia eta Alaia Martin aritu bertsotan, Arkaitz Goikoetxearen esanetara. Iaz abiatutako jaialdiak plaza berria eman dio bertsolaritzari Larraun bailarako herri nagusian. Herriko plazan, 400 lagunetik gora bildu ziren urriaren 12an. "Herria ez da bereziki bertsozalea" zioten bertso eskolako kideek, baina iaz herriko jaietan jaialdia antolatu zuten eta jendetza bildu. Aurten ere agerian gelditu da bertso eskolan eta bertso eskolak herrian egindako lana. Saio ona joan zen eta Goikoetxeak ere lagundu zuen horretan, planteatutako gai eta egoeretan aniztasuna eskainiaz.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu