Aurten Joakin Berasategi omenduko dute 2012-10-17

Urriaren 27an eta 28an izango da Xalbador Eguna

27an kantaldia eta kintoari eta Nafarroari buruzko mahai ingurua izango dira. 28an, berriz, bideo emanaldiak, joaldunak, dantzariak eta herri kirolak izango dira. Aurtengo bertso-saioan Jose Luis Gorrotxategi, Aitor Sarriegi, Sebastian Lizaso eta Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe" jardungo dira bertsotan.
 Aurten ere Xalbador Eguna ospatuko dute Urepelen (Nafarroa Beherea), Fernando Aire "Xalbador" oroitzeko. Urriaren 27an eta 28an izango da ekimena, eta urtero bezala, aurten ere omendu bat izango da bertan. Aurtengoan Joakin Berasategi, Deiadarra elkarteko kide izan zena omenduko dute. "Sendoa" saileko sortzaile eta editore izan zen Berasategi, eta hainbat bertsolari klasokoren obrak eta biografiak argitaratu zituen.

 Xalbador Egunerako egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek. Hilaren 27an, larunbatez, Eider eta Gorka Zabaletaren kantaldiarekin hasiko dituzte ospakizunak. Ondoren, Nafarroari eta kintoari buruzko mahai ingurua egingo dute Angel Ainziburuk, Antton Kurrutxarrik eta Jose Mari Iriondok.

 Hurrengo egunean izango dira, dena den, ekitaldi gehien. Gernikako bonbardaketari buruzko bideoa eskaintzeaz gain Donapaleuko joaldunak eta Baigorriko trikitilariak ibiliko dira kaleetan, eta Larraineko dantzariek emanaldi bat egingo dute plazan. Herri kirolak ere izango dira. Gainera, Joakin Berasategi omentzeko bideo emanaldi bat ere prestatu dute. Bertso-saioa ere igandez izango da. Aurtengoan Jose Luis Gorrotxategi, Aitor Sarriegi, Sebastian Lizaso eta Jose Juan Eizmendi "Loidisaletxe II" jardungo dira bertsotan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa