Zarautzen izango da festa 2012-10-23

Azaroaren 24an ospatuko da Euskal Herriko Bertso-Eskolen Eguna

Egun osorako egitaraua prestatu dute. Goizeko 12etan Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Jon Maia, Xabi Igoa, Jon Elizetxe, Maddi Sarasua, Onintza Enbeita eta Oier Aizpurua hasiko dira bertsotan; ondoren bazkaria egingo dute; bazkalostea Oskar Estanga, Aitor Sarriegi, Etxeberria Anaiak, "Mantxi", "Artzaya", Maialen Arzallus, Maialen Velarde, Baionako Bertso-Eskola eta Markinako Bertso-Eskolak alaituko dute eta gauean esketxak egingo dituzte Tolosaldeko Bertso-Eskolak, Gabiriko Taldeak, Unai Muñoak, Ander Lizarraldek, Iruñeko Euskaldunberrien Bertso-Eskolak, Malen Amenabarrek, Jone Larrinagak, Inazio Vidalek eta Txaber Ormazabalek.
 Aurten ere Euskal Herriko Bertso-Eskolen Eguna antolatu du Bertso-Eskolen Batzordeak. Iaz Lesakan egindako festa arrakastatsuaren ondoren, aurten Zarautzen egingo dituzte ospakizunak. Egun osorako egitaraua prestatu dute.

 Goizeko 12etan, motorrak berotze aldera, bertso poteoa egingo dute. Bertsolari mordoa ariko da kantuan: Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Jon Maia, Xabi Igoa, Jon Elizetxe, Maddi Sarasua, Onintza Enbeita eta Oier Aizpurua.

 Eguerdiko 14:30etan bazkaria izango da Frontoi Zineman. 15 eurotan salduko dira bazkaritarako txartelak, eta azaroaren 15a baino lehen eman behar da izena honako helbide honetara idatzita: bertsoeskolak@gmail.com.

 Bazkalostea girotzeko bertso jarriak egingo dituzte hainbat bertsolari eta bertso-eskolak: Oskar Estangak, Aitor Sarriegik, Etxeberria Anaiek, "Mantxi"-k, "Artzaya"-k, Maialen Arzallusek, Maialen Velardek, Baionako Bertso-Eskolak eta Markinako Bertso-Eskolak.

 Gaueko 22etan Gaztetxera pasako da festa, eta esketxak izango dira bertan honako hauen eskutik: Tolosaldeko Bertso-Eskola, Gabiriko Taldea, Unai Muñoa, Ander Lizarralde, Iruñako Euskaldunberrien Bertso-Eskola, Gasteizko Bertso-Eskola, Malen Amenabar, Jone Larrinaga, Inazio Vidal eta Txaber Ormazabal.

 Esketxen ondoren, berriz, erromeria egingo dute Fan&Go taldearen eskutik.

 Festaren ondoren lotarako lekua egongo da Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu