Gaur eta igandean 2012-11-30

Durangoko finalaurrekoa eta Bertso Eskolen Topaketa Hitzetik Hortzeran

Durangon jokatu den Bizkaiko Txapelketako bigarren finalaurrekoa, eta Zarautzen izan den Bertso Eskolen Egunekoak dakartza asteon programak. Ostiraletan, 21:00etan, eta igandetan, 15:00etan, ETB-1en. Eta eitb nahieranen.
Durangoko Landakon jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa, han izan da Hitzetik Hortzera eta bertsoaldirik onenak emango ditu. Baita saioko irabazle Etxahun Lekueri eta bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Igor Elortzari eta Fredi Paiari egindako elkarrizketak ere. Saioa hasi aurretik, Landako Gunea aulki hutsez betea zela, berriketaldia izan zuen Jon Artano aurkezleak Xabier Amurizarekin, Leire Bilbaorekin eta Xabi Payarekin. Hirurek liburu bana kaleratuko dute berriki, Durangoko Liburu eta Disko azokaren jiran, eta hirurek dute lotura estua Bizkaiko Bertsolari Txapelketarekin.

Saio ostean berriz, Kristina Mardarasek gobidatuta, Durangoko garagardotegi batean izan da Jon Artano Bizkaiko bertsozaleen katedrarekin.

Beee Eguna, Bertso Eskolen eguna, Zarautzen ospatu dute aurten. Hango kronika ere ekarriko du programak.  Bertso-poteoan jardun zutenen bertsoak gozatu ahalko dira. Kantuan izan ziren: Jon Maia, Jon Elizetxe, Onintza Enbeita, Oier Aizpurua, Maddi Sarasua, Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña, besteak beste.
Ostiraletan, 21:00etan, eta igandetan, 15:00etan,  ETB-1en. Eta eitb nahieranen.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu