Zarauzko Kopla Txapelketa 2012-12-11

Seigarren edizioa jokatuko da ostiralean

Beñat Gaztelumendi, Nahikari Gabilondo, Fredi Paia, Patxi Iriart, Unai Iturriaga, Jon Maia, Oihane Perea, Aitor Sarriegi, Maddi Ane Txoperena eta Alazne Untxalo jardungo dira kantuan. Gaueko 22etan izango da saioa Zarauzko Pitzuzulo Gaztetxean.
 Gero eta ospe handiagoa lortzen ari da Zarauzko Kopla Txapelketa. Urtea joan eta urtea etorri, leporaino bete ohi da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxea. Aurten ere bertan jokatuko da txapelketa berezi hau, ostiral honetan, gaueko 22etan hasita. Honako bertsolari hauek aterako dira oholtzara:

 Beñat Gaztelumendi
 Nahikari Gabilondo
 Fredi Paia
 Patxi Iriart
 Unai Iturriaga
 Jon Maia
 Oihane Perea
 Aitor Sarriegi
 Maddi Ane Txoperena
 Alazne Untxalo

 Musikaz lagunduta edo gabe, baina bertsolariek kopletan osatu beharko dituzte ostiraleko ariketa guztiak. Orain arte Maddalen Arzallus, Igor Elortza, Julio Soto, Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendi izan dira zintzarria jantzita etxera joan diren bertsolariak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu