Mungiako Taket Bertsolari Alkarteak antolatuta 2012-12-13

San Antontxu Bertsopaper Lehiaketa martxan

Lanak abenduaren 31 baino lehenago bidali beharko dira. Partehartzaileek bi kategoriatan bereizita hartuko dute parte: gazteak (18 urtera artekoak) eta helduak (18 urte edo gehiagokoak). Aurten 15. edizioa beteko du lehiaketak.
 Mungiako Taket Bertsolari Alkarteak San Antontxu Bertsopaper Lehiaketa antolatu du aurten ere. 15. edizioa beteko du ekimenak, eta bere lekua egina dauka Euskal Herriko bertsopaper lehiaketen artean.

 Aurtengoan ere bi kategoria bereizi dituzte antolatzaileek. Gazteek (18 urtera artekoek) gutxienez 6 eta gehienez 8 bertsoko sortak bidali beharko dituzte. Kategoria honetako irabazleak 200 euro eta taketa jasoko ditu; bigarren gelditzen denak 150 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 100 euro eta oroigarria. Mungiako bertso-sortarik onenak ere saria jasoko du.

 Helduen kategoriako partehartzaileek, berriz, gutxienez 8 eta gehienez 12 bertsoz osatutako lanekin hartuko dute parte. Maila honetan lehenengo gelditzen denak 400 euro eta taketa irabaziko ditu; bigarren gelditzen denak 300 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 200 euro eta oroigarria.

 Bi kategorietan gaia eta neurria libreak izango dira. Gainera, bertsoek berriak izan beharko dute, inon argitaratu eta aurkeztu gabekoak alegia. Partehartzaile bakoitzak gehienez bi sorta bidaltzeko aukera edukiko du.

 Lanak bidaltzeko epea abenduaren 31n itxiko da. Nola bidali? Antolatzaileek bi aukera eman dituzte.

 Posta arruntez bidali nahi izanez gero bertso-sortak eta beste hori kopia ezizenez sinatu eta gutunazal handi batean sartu beharko dira, gazteen edo helduen kategoriako sorta den adierazita. Beste gutunazal batean egilearen datuak jarri beharko dira, kategoria ere adieraziz. Gutunazal hori kanpotik ezizenez sinatu eta sortekin batera bidaliko dira honako helbide honetara:

  AGIRRE JAUREGIA
  Astiunerako Udal Erakundea
  San Antontxu Bertsopaper Lehiaketa
  Taket Bertsolari Alkartea
  Aita Elorriaga, 2
  48100 Mungia
  Bizkaia

 Nahi izanez gero sortak e-mailez bidaltzeko aukera ere badago. Kasu honetan bi dokumentu bidali beharko dira. Batean sorta joango litzateke, ezizenez sinatuta eta kategoria (gaztea edo heldua) adierazita. Bigarren dokumentuan egilearen datuak agertuko dira, ezizena eta kategoria adieraziz. Bi dokumentuak honako helbide honetara bidali beharko dira: taketba@gmail.com.

 Sari-banaketa 2013ko urtarrilaren 20an egingo da, goizeko 12etan, Mungiako Andra Mari Karpan egingo den bertso-saioan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa