Gaur goizean 2012-12-15

Joxe Agirre bertsolaria hil da

83 urterekin hil da bertsolari azpeitiarra, 60 urte baino gehiagoko plazaz plazako ibilbide oparoaren ondoren.Hil honen 23an omenaldia jaso behar zuen Azpeitian Joxe Lizaso eta Imanol Lazkanorekin batera.
Euskal Herriko bertsolari maitatuenetako bat hil da gaur goizean: Joxe Agirre. Goizean gosaldu ondoren zorabio bat izan ondoren zendu da azpeitiarra. Azken pare bat urteotan plazatik erretiratu xamar egon bada ere 60 urtetik gorako ibilbide oparoa osatu du Joxe Agirrek. Txapelketetan bereziki nabarmendu ez bazen ere, bere belaunaldiko bertsolari ezagunenetako bat izan da "Oranda", eta belaunaldi ezberdinetara ondoen egokitu den bertsolarietako bat izan da. 80 urte bete ondoren ere urtean plaza asko eginez aritu izan da. Jasotako estimazioaren lekuko, berak jantzi zion Maialen Lujanbiori Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela 2009an, eta txalo zaparrada luzea jaso ere bai. Abenduaren 23an omenaldia jasotzekoa da Azpeitian Joxe Lizaso eta Imanol Lazkanorekin batera. Berriak informazio gehiago dakar.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu