Txapelen omenezko saioan 2012-12-20

Joxe Agirre, Joxe Lizaso eta Imanol Lazkano omenduko ditu Azpeitiak

Igande honetan izango da saioa, arratsaldeko 17:30etan, Sanagustin Kulturgunean. Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Imanol Lazkano, Amets Arzallus eta Andoni Egaña jardungo dira kantuan. Imanol Lazkanok urte hasieran iragarri zuen aurten utziko dituela plazak.
 Urte askotan hirukote famatua osatu zuten Joxe Agirre, Joxe Lizaso eta Imanol Lazkano azpeitiarrek. Makina bat plaza egindakoak dira elkarrekin. Hiru urte dira Joxe Lizaso hil zela eta joan zen larunbatean zendu zen Joxe Agirre. Imanol Lazkanok urte hasieran, Bertso Egunean, iragarri zuen aurtengo urtea bukatzen zenean plazetatik erretiroa hartuko zuela mende erdi baino gehiagoko ibilbide oparoaren omenez. Azpeitiko herriak omenaldia egingo die igande honetan, Txapelen omenezko urteroko saioaren barruan. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa Sanagustin Kulturgunean, eta honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Sebastian Lizaso
 Aitor Mendiluze
 Maialen LUjanbio
 Uxue Alberdi
 Imanol Lazkano
 Amets Arzallus
 Andoni Egaña

 Saioa Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatua da.

 Garak elkarrizketa egin dio Imanol Lazkanori eta bideoan eta erreportaje moduan dago ikusgarri. GoiBerrik ere elkarrizketa egin dio.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu