Bizkaiko Txapelketari buruz ariko dira 2012-12-20

Arkaitz Estiballesi elkarrizketa Hitzetik Hortzeran

Bizkaiko txapelduna transmisioan aritzen da lanean ikastetxez ikastetxe, eta bere lanari buruz ere ariko dira. Joxe Agirreren hiletako bertsoak eta Joxe Agirreren bertsoaldi bat ere bilduko du aste honetako programak.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETB1ean. Ostiralean iluntzeko 21etan eta igandean arratsaldeko 15etan, bertsolaritzaz gozatzeko parada izango dute telebista pizten dutenek.

 Aste honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalak pisu handia hartuko du. Alde batetik, txapelketako bertsoaldi onenak eskainiko dituzte. Horrez gain, Arkaitz Estiballesi elkarrizketa egingo diote. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko transmisio proiektuan lanean ari da galdakoztarra, eta ikastetxez ikastetxe berarekin batera ibiliko da Jon Artano. Basauriko Kareaga-Goikoa eta Bizkotxalde ikastetxeetara lagunduko diote kamerak aurten bigarrenez Bizkaiko txapela jantzi duen bertsolariari. Irakaskuntzaz eta txapelketaz ariko dira hizketan.

 Bestetik, joan zen larunbatean hil zen Joxe Agirrek ere izango du bere tartea aste honetako programan. Astelehenean Azpeitiko parrokian egindako hiletako irudiak eskainiko ditu programak. Gainera, "Ttantoa" atalean Joxe Agirrek 1981eko Bertsolari Egunean egindako bertsoaldi bat ere izango da gozagai. Joxe Mari Iriondok jarritako lau punturi maisutasunez erantzun zien azpeitiarrak.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu