Larunbatean arratsaldeko 15:30etan 2012-12-20

Joxe Agirreri buruzko programa berezia eskainiko du ETB1ek

"Joxe Agirre, Izarraizko Azeria" saio berezian bakarka, puntu-erantzuten eta ofiziotan azpeitiarrak egindako saioen aukeraketa berezia eskainiko dute. Zenbait bertsolarik Joxe Agirrerekin bizi izandakoaren inguruko testigantza utziko dute.
 "Joxe Agirre, Izarraizko azeria" programa berezia eskainiko du ETB1ek larunbat honetan arratsaldeko 15:30etan. Joan zen larunbatean hil zen Joxe Agirre, eta azpeitiarraren ibilbidearen errepasoa egingo du programak. Alde batetik, bere bertsoaldi aukeratuak eskainiko dituzte. Puntu-erantzule trebea zen "Oranda", eta ariketa horretan egindako bertsoaldi onenak eta bakarkakoak emango dituzte batetik. Bestetik, binaka belaunaldi ezberdinetako bertsolariekin osatutako saioak izango dira ikusgai: Joxe Lizasorekin, Imanol Lazkanorekin, Amets Arzallusekin eta Arrate Illarorekin hain zuzen ere.

 Bertsoez gain, Joxe Agirreri buruzko testigantzek ere lekua izango dute programan. Jokin Uranga, Imanol Lazkano, Laxaro Azkune, Xabier Euzkitze, Sebastian Lizaso, Joxean Agirre eta bertsolaritzari lotutako beste zenbait aurpegi ezagunek hitz egingo dute Joxe Agirreri buruz. Eta orain dela urte batzuk Joxe Agirrek berak Manuel Sein "Xanpun", Jon Azpillaga eta Joxe Lizasorekin Rezola sagardotegiko mahai-jiran egindako tertuliako pasarterik onenak ere erakutsiko dituzte.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu