Agenda 2012-12-28

Hitzordu ugari izango dira asteburu honetan

Gaur bertan Zaldibian, Laudion, Erandion, Mungian, Zumaian, Ean, Idiazabalen, Itziarren eta Azpeitian izango dira saioak. Bihar Elgoibarren emango zaio amaiera urteko bertso ibiliari.
 Azken hondarretan da 2012. urtea, eta urtea borobiltzeko bertso-saio bat baino gehiago antolatu dituzte. Gaurko agenda betea dator. Zaldibian "Katillukadak" haurrentzako emankizuna izango da Kultur Etxean arratsaldeko 17etan hasita.

 Laudion bertako banda eta bertsolariak batera ariko dira emanaldi berezi batean. San Pedro Elizan egingo dute saioa, iluntzeko 20etan. Izar Mendiguren eta Ander Solozabal bertsolariak ariko dira bertan.

 Erandion Bertso-Jira antolatu du Algortako bertsolari Eskolak. La Plaza tabernatik 20:30etan abiatuta, kalez kale ibiliko dira Jon Maia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak.

 Mungian ere tabernaz tabernako ibilian ariko dira, bertso-trama bidez kasu honetan. Itziar tabernan hasiko dira iluntzeko 20:30etan. Gorka Lazkano, Ibon Ajuria, Oihana Bartra eta Xabier Arriaga "Txiplas" jardungo dira bertsotan.

 Zumaian bertso-afaria ospatuko dute Beheko Plaza jatetxean. Iluntzeko 21etan da hitzordua. Bertsotan Agin Rezola eta Unai Agirre ariko dira.

 Ean ere bertso-afaria antolatu dute. 21:30etan jarri dute zita eta han izango dira Onintza Enbeita eta Gorka Ostolaza "Potxis" bertsolariak.

 Idiazabalen, berriz, bertso-saioa izango da gaueko 22:30etan Guraso Elkartean. Endika Igartzabal, Iban Urdangarin, Xabier Zeberio "Zeberio I", Euxebio Igartzabal, Iker Zubeldia eta Gorka Maiz dira bertan bertsotan aritzekoak.

 Itziarren "Bi Arreba" emanaldi berezia eskainiko dute Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-joleak Hostalean gaueko 22:30etatik aurrera.

 Azkenik, Azpeitiko Gaztetxean Bertso Parranda ekimen arrakastatsuaren finala ospatuko da gaur, gaueko 23etan hasita.

 Bihar Elgoibarren izango da hitzordua, plazan, eguerdiko 13etan. Xabier Arrizabalaga "Ziarda", Mañukorta eta German Meabebasterretxea ariko dira bertan kantari.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra