Elorsoro kiroldegian 2013-01-03

Etxeraten urteroko jaialdia igandean Oiartzunen

Arratsaldeko 17etan hasiko da saioa. Amets Arzallus, Julio Soto, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Odei Barroso, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Igor Elortza jardungo dira kantuan. Sarrerak 12 eurotan daude salgai Hendaiako Kanttu ostatuan, Lesakako Arranoan, Oreretako Arkaitza eta Landare tabernetan, Lezoko Tiñelu tabernan, Donostiako Hontzan eta Herrian, Hernaniko Garinen eta Aralarren, Villabonako Iratzarren, Tolosako Rakun, Pasaiako Herriko tabernan eta Oiartzunen ohiko lekuetan. Egunean bertan 15 eurotan erosi ahalko dira sarrerak.
 Etxerat elkarteak urtero bertso jaialdia antolatzen du Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Urtea joan eta urtea etorri, jende andana elkartzen da eta saio beroa eskaintzen dute bertsolariek. Urteko saio jendetsuenetako bat izan ohi da. Aurtengoan igande honetan egingo da "Egin topo elkartasunean" jaialdia, arratsaldeko 17etan. Honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Amets Arzallus
 Julio Soto
 Andoni Egaña
 Maialen Lujanbio
 Jon Maia
 Odei Barroso
 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Igor Elortza

 Saioa Unai Elizasuk aurkeztuko du. Sarrerak 12 eurotan daude salgai Hendaiako Kanttu ostatuan, Lesakako Arranoan, Oreretako Arkaitza eta Landare tabernetan, Lezoko Tiñelu tabernan, Donostiako Hontzan eta Herrian, Hernaniko Garinen eta Aralarren, Villabonako Iratzarren, Tolosako Rakun, Pasaiako Herriko tabernan eta Oiartzunen ohiko lekuetan. Egunean bertan 15 eurotan erosi ahalko dira sarrerak.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu