Kultur etxean 19:30etan 2013-01-03

Aramaion bertso-saioa izango da gaur

Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa dira bertan kantatzekoak. Gai-jartzen Aramaioko Bertso-Eskolako kideak ariko dira.
 Urtea ondo hasteko bertso-saioa antolatu dute gaurko Aramaion. Arratsaldeko 19:30etan izango da hitzordua, kultur etxean. Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa ariko dira kantuan. Gai-jartzen, berriz, Aramaioko Bertso-Eskolako kideak jardungo dira.