Aste honetako programa 2013-01-10

"Badu bada" erakusketan izango da Hitzetik Hortzera

Abenduaren 27an bisita gidatua egin zuten bertsotan Amets Arzallusek eta Maialen Lujanbiok, eta han izan ziren Hitzetik Hortzerako kamerak. Biharamunean Jon Artanok Joxean Muñozi egindako elkarrizketa ere emango dute.
 Badira aste batzuk Donostiako San Telmo museoan "Badu bada, euskara mundu eleanitzean" erakusketa martxan jarri zenetik. Abenduaren 27an bisita gidatua egin zuten bertsotan Amets Arzallusek eta Maialen Lujanbiok. Bertan izan ziren Hitzetik Hortzerako kamerak, eta saioko unerik onenak eskainiko dituzte aste honetako programan. Zorrotz eta umoretsu aritu ziren bi bertsolariak.

 Biharamunean Jon Artanok elkarrizketa egin zion Joxean Muñozi. Erakusketaren komisarioa da Muñoz, eta erakustearen eta bezperako saioan airean gelditutako ideiez ariko dira. Horrez gain, euskararekin eta bertsoarekin duen harremanaz ere ariko dira.

 Astero bezala bi aldiz emango du Hitzetik Hortzera ETB1ek. Ostiralean iluntzeko 21etan izango da saioa eta igandean bazkalostean, 15etan. Interneten ere laster egongo da ikusgai eitb nahieran-en.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu