Agenda 2013-01-11

Mikel Laboa Sariketa Donostian eta jaialdia Zeanurin

Zeanuriko jaialdia eta Mikel Laboa Sariketa izango dira asteburu honetako ekitaldietako bi. Horretaz gain, txotx irikierako saioak, eta elkartasun saioak ere izango dira. Gaur Durangon eta Iruñan elkartasun saioak izango dira.
Zeanuriko jaialdia eta Mikel Laboa Sariketa izango dira asteburu honetako ekitaldietako bi. Horretaz gain, txotx irikierako saioak, eta elkartasun saioak ere izango dira. Zeanurin, domeka arratsaldeko 18:00etan, sei bertsolari arituko dira kantari: Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Andoni Egaña.
Mikel Laboa sariketa ere igande arratsaldeko 18:00etan izango da, Dokan, eta, eta oraingoz lau bertsolariren izenak helarazi zaizkigu:  Asier Azpiroz "Azpi", Xabi Igoa, Unai Gaztelumendi eta Maddi Ane Txoperena.

Elkartasun saioak gaur, Durangon eta Iruñan
Gaurko, berriz, bi elkartasun saio daude iragarrita agendan: Berria egunkariaren aldeko bertso-merendua Iruñan, Zaldiko Maldiko elkartean, Aimar Karrika eta Julen Zelaietarekin.
Bestalde, Durangon, Herrira mugimenduak antolatutako bertso jaialdi-afaria egingo da, hiru bertsolarirekin: Miren Amuriza, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Eneko Abasolo "Abarkas"  Gai-jartzaile Peru Magdalena arituko da.

Txotx irekierak
Sagardotegietako txotx irekiera askotan ere bertsolariak izaten dira. Bihar Asteasu eta Zeraingo bi sagardotegietan izango dira irekira bertsoak: Asteasun Sarasola sagardotegian, Gregorio Larrañaga Mañukorta eta Anjel Larrañaga izango dira. Zerainen,  Goierriko bertso-eskolako kideak.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu