Abornikanon, Abel Enbeitaren baserrian 2013-01-14

Arabak larunbatean aurkeztuko du txapelketa

Arabako Bertsozale Elkarteak larunbat honetan aurkeztuko du txapelketa, Abornikanon, Abel Enbeitaren baserrian. Han izango dira, Ekaitz Elorriaga lehendakaria, Abel Enbeita Arabako lehen bertso eskolaren sortzailea, eta parte hartuko duten bertsolariak.
Arabako Bertsozale Elkarteak larunbat honetan aurkeztuko du txapelketa, Abornikanon, Abel Enbeitaren Errota baserrian. Han izango dira, Ekaitz Elorriaga Elkarteko lehendakaria, Abel Enbeita bera,  Arabako lehen bertso eskolaren sortzailea. eta parte hartuko duten bertsolariak. Aurkezpena, goizeko 10:15etan izango da.

Arabak azken garaioetan bi urtez behin jokatzen du banakako txapelketa, eta Kuadrilla artekoarekin konbinatu ondorengo urtean. Manex Agirre da egungo txapelduna eta aurtengo finalean erabakiko dira Euskal Herrikorako Arabako zein bertsolari joango diren.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu