"Ez gara Palestinaz ari" 2013-01-31

Emozioak biluzteko emanaldia

Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariekin osatutako emanaldia da. Kanpoko mundutik barruko mundura eman nahi dute jauzia. Emanaldian antzerkia, bertsoak eta kantuak uztartuko ditu laukoteak. Antzeko sentimenduak izan ditzaketenei zuzendutako saioa da honakoa. Larunbat honetan estreinatuko da, Andoaingo Basteron. Oiartzunen eta Larraulen izango dira hurrengo hitzorduak.
 Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek Aitor Atxega eta Imanol Kamio musikariekin batera osatu dute "Ez gara Palestinaz ari" emanaldi berezia. Honela azaltzen dute emanaldiaren muina: "Abilak gara munduaren gaineko irakurketa politiko eta sozialak egiten, bai eta bizilagunak epaitzen ere, baina, erreparatzen al diogu geure barne munduari? Partekatzen al ditugu gure benetako izuak, konplexuak, minak, desioak…?"

 Emozio horiek biluzteko kantuak, antzerkia eta bertsoak uztartuko dituzte. "Ekarpen bat egin nahi diogu plazari bertsoak, pianoak, akordeoiak eta gitarrak lagunduta. Gu bezala sentitu daitekeenaren isipilu izan nahi dugu. Hain ohituak gauden isildutako egiak aitortzeko ahalegina egitera gatoz, gezurrik gabe.”

 Lehenengo emanaldia larunbat honetan izango da, Andoaingo Basteron. Ondoren, martxoaren 1ean Oiartzungo Udaletxean ariko dira eta apirilaren 19an Larraulgo elizan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu