Goizeko eta gaueko saioak emango dituzte 2013-02-01

Bertso Eguna Hitzetik Hortzeran

Piter Ansorenarekin goizeko saioaz gozatu ondoren, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin egingo dute arratsaldeko saioaren balorazioa. Gaueko saioaz Juan Joxe Eizmendi "Loidisaletxe", Millan Telleria, Maddalen Arzallus eta Maialen Velarderekin ariko dira.
 Aste honetan itzuliko da Hitzetik Hortzera ETB1era. Programa bat gutxiagorekin, hala ere. Izan ere, aste honetan igandean soilik emitituko baita programa, arratsaldeko 15etan.

 Aste honetako programan Bertso Egunak beteko du tarterik zabalena, goizeko eta gaueko saioek bereziki. Goizeko saioa Piter Ansorena "Mirri"-rekin jarraituko du Jon Artanok. Anjel Mari Peñagarikano, Malen Amenabar, Manex Agirre, Julio Soto eta Nerea Ibarzabalek egindako saioak eta "Haatik" dantza konpainiak egindako emanaldiak izango dira ikusgai. Horien inguruan, bertsozaletasunaz eta Andoni Egañaren maisu izan zenekoaz ariko da Piter Ansorena.

 Arratsaldeko ekitaldiaren balorazioa Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin egingo dituzte.

 Gaueko saioari dagokionez, bertan protagonista izan zirenekin izandako elkarrizketak emango ditu Hitzetik Hortzerak. Hala, Juan Joxe Eizmendi "Loidisaletxe" eta Millan Telleria ariko dira hizketan batetik, eta Karma taldeko abeslari Maddalen Arzallus eta Maialen Velarde bestetik.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»