Igande bazkalostean ETB1en 2013-02-15

Emanaldi bereziak Hitzetik Hortzeran

"Ez gara Palestinaz ari" eta "Bi arreba" emanaldiek beteko dute programako tarterik zabalena. Jon Artanok, gainera, elkarrizketa egingo die Ander Lizarralde eta Unai Muñoari.
 Azken asteotan bi emanaldi berezi taularatu dira bertso mundutik, eta tartea eskainiko die aste honetako Hitzetik Hortzerak. Alde batetik, Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek eta Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek sortutako "Ez gara Palestinaz ari" saioa dago. Bertsoa, musika, antzerkia eta poesia uztartuz beren buruaz hitz egiten dute emanaldi berezi honetan, beren barne mundua biluztuz. Otsaileko lehenengo asteburuan egin zuten estreinaldia Andoainen, eta bertan izan ziren Hitzetik Hortzerako kamerak. Dena den, egun horren aurretik egunpasa egin zuen Jon Artanok Unai Muñoa eta Ander Lizarralderekin, eta emanaldiaren inguruko xehetasunen berri emateko eskatu zien.

 Bigarren emanaldi bereziak pianoa eta bertsoa uztartzen ditu, Xenpelar eta Chopin. Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianojoleak osatutako proiektua da "Bi arreba", eta Elizondon egin zuten saioko unerik onenak ekarriko ditu aste honetak Hitzetik Hortzerak. Aste honetan ere egun bakarrean emango du ETB1ek bertsolaritzari eskainitako programa: igande bazkalosteko 15etan.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu