Medicusmundi Bizkaiak antolatuta 2013-02-21

Emakumeen gorputz eta sexualitate askatasunaren inguruko bertso-paper lehiaketa

Emakumeen gorputz eta sexualitate askatasunaren inguruko bertso-paper lehiaketa
“Nire gorputza, nire sexualitatea” bertso-paper lehiaketa antolatu dute Getxon. Gaia, emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidea. Getxon jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek dute parte hartzeko eskubibea Lanak entregatiko epea, martxoaren 17 da. Bertso tailerra ere antolatu dute otsailaren 26arako.
“Nire gorputza, nire sexualitatea” bertso-paper lehiaketa antolatu du Getxon Bizkaiako Medicusmundi elkarteak. Gaia, emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidea. Lanak entregatiko epea, martxoaren 17 da. Getxon jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek dute parte hartzeko eskubibea. Sari banaketa ekitaldia apirilean izango da, bertso afari batean.

Medicusmundi Bizkaiaren hitzetan, "Bertso-paper lehiaketa antolatzen dugu emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidearen errespetua aldarrikatzeko hemen zein Hegoaldeko herrialdetan. Nahi gabeko haurdunaldiak, sexu-transmisioko infekzioak, abortu arriskutsuak, genero-indarkeria edota bereizkeria orientazio sexualagatik, besteak beste, gure giza eskubideak urratzen dituzten ekintzak dira. Seme-alabak eta sexu harremanak norekin, noiz eta nola izan erabakitzeko eskubidea du pertsona orok, sexu eta ugalketa-eskubideak hain zuzen ere."

Gai horretaz aritzeko bertso tailerra ere antolatu dute, otsailaren 26an, arratsaldeko 6etatik aurrera, Algortako Villamonte Kultur Etxean Haurtzaindegi-zerbitzua egongo da. Eskatzeko azken eguna: otsailak 22.

Bizkaiako Medicusmundi elkarteak, Getxoko Udala, Algortako Bertsolari Eskola eta Egizu-k lagunduta antolatu ditu.

Informazio gehiago: www.medicusmundi.es/bizkaia
                                  944127398