Adur Gorostidi eta Mikel Artola, Harituz elkarguneko kideak 2013-03-08

"Tolosaldean eskualde ikuspegia izatea da helburua"

Harituz, Tolosaldeako bertsozaleen elkargunea sortu berri dute, eskualdeko bertsolaritza bultzatzeko. Dagoeneko Tolosaldeko hamalau herritako ordezkaritza badu elkarguneak. Transmisioa, sustapena eta ikerkuntza dituzte lan eremu, nagusia transmisioa izango bada ere. Oraingoz helduen bertso-eskolak dira elkargunearen ardatza, baina badira gaztetxoen bertso-eskolak ere Harituzekin harreman estuan daudenak. Bertso-eskola ibiltaria sortu dute eta hilero ekitaldi bat egiteko konpromisoa hartu.
Harituz Tolosaldeko bertsozaleen elkargunea sortu da euskualdean bertsozaletasuna bultzatzeko. Erniarraitz (Azpeitia eta inguruetako bertso-eskola) eta beste zenbait bertso-eskola ereduen espeientzia kontuan izanda sortu da proiektua. Oraingoz helduen bertso-eskolak dira elkargunearen ardatza, baina badira gaztetxoen bertso-eskolak ere Harituzekin harreman estuan daudenak. Tolosaldean denera 28 herri daude eta Harituzek dagoeneko, hamalau herrietako bertsozaleak eta bertso-eskolak bildu ditu: Abaltzisketa, Amezketa, Alegia, Orendain, Ikaztegieta, Altzo, Tolosa, Ibarra, Berastegi, Anoeta, Villabona, Zizurkil, Asteasu eta Andoain bai -berez Tolosaldea ez bada ere- . Bertsozale Elkartearekin harremanetan ari dira proiektua garatzen. Hilero ekitaldi bat antolatzeko konpromisoa ere hartu dute. Lehenbiziakoa Villabonan egin zuten Berriaren alde eta bigarrena, otsailaren 22an egingo dute Larraitzen (Abaltzisketa).
Hona hemen eskualdeko bertsozaletasuna eta bertsolaritza bultzatzeko ekimen interresgarri Bertsoa.com-ek erreportai zabala, Adur Gorostidi eta Mikel Artola Harituzeko bultzatzaileetako biren testigantzak eta bailarako bertso kideen iritziak jasota.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu