Bertso Korrika 2013-03-12

Bertso korrikan bederatzi ekitaldi gaurtik ostiralera

Aste Bertso korrika ekimenaren baitan bederatzi ekitaldi izango dira Euskal Herrian barrena. Zornotzan, Bilbon, Larraulen, Erromon, Barakaldon, Algortan, Arrasaten, Astizen eta Elizondon. Orain artekoak oso arrakastatsuak joan dira jendez eta giroz. Gaur Zornotzan.
Aste Bertso korrika ekimenaren baitan bederatzi ekitaldi izango dira, gaurtik ostiralera Euskal Herrian barrena. Orain artekoak oso arrakastatsuak joan dira jendez eta giroz. Hona hemen aste honetako eskaintza.

Zornotza. Martxoak 12 - 18:00 - Zelaieta Zentroa

Lehenik saio didaktikoa egingo da, ondoren bat-bateko saioa (gaztetxoena eta helduena), eta bukatzeko Unai Ormaetxearen bertso jarriak.
Gaztetxoen saioan bertsolariak: Ander Gerrikabeitia, Beñat Alonso, Ane Alegria.
Helduen saioan bertsolariak: Ander Aldazabal, Beñat Ugartetxea, Joseba Pujana, Beñat Romero. Gai-jartzailea: Unai Ormaetxea.
Antolatzaileak: Zornotzako bertso-eskola, AEK, Bertsozale Elkartea.

Bilbo (Santutxu). Martxoak 13 - 20:00 - Arbidea Euskaltegia

Bertsolariak: Oihana Bartra, Iker Uribarren, Amaia Iturriotz, Oier Aizpuru.
Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes.
Antolatzaileak: Santutxuko bertso-eskola, AEK, Bertsozale Elkartea.

Algorta. Martxoak 13- 19:30- Fadurako Areto Nagusia (Udal Kiroldegia)
Bertsolariak: Jone Uria, Imanol Uria, Pello Etxebarria, Gabi Basañez
Gai-jartzailea: Beñat Vidal.
Antolatzaileak: Algortako Bertsolari Eskola, AEK, Bertsozale Elkartea.


Larraul. Martxoak 13 - 19:00 - Herriko Ostatua
Bertsolariak: Maddi Etxeberria, Jexux Mari Irazu, Haritz Mujika, Oihana Iguaran.
Gai-jartzaileak: Pello Alkain, Ixiar Eizagirre.
Antolatzaileak: Larraulgo bertso-eskola, AEK, Bertsozale Elkartea.


Barakaldo. Martxoak 14 - 20:00 - Ibarra Kaldun
Bertsolariak: Aitor Arrutia, Maialen Akarregi, Ion Barrocal, Idoia Anzorandia.
Gai-jartzailea: Aitor Gorostiza.
Antolatzaileak: Barakaldoko bertso-eskola, AEK, Bertsozale Elkartea.

Erromo. Martxoak 15 - 20:00
Bertso poteoa izango da.
Bertsolariak: Arrate Illaro, Imanol Uria.
Antolatzaileak: Algortako Bertsolari Eskola, AEK, Bertsozale Elkartea.

Arrasate. Martxoak 15 - 19:30 - Kulturarteko Areto Nagusi
Bertsolariak: Jokin Labayen, Miren Amuriza, Ane Zuazubiskar, Maddi Labayen.
Gai-jartzailea: Xabier Betzuen.
Antolatzaileak: AED Arrasateko bertso-eskola, AEK, Bertsozale Elkartea.

Astiz. Martxoak 15 - 21:00 - Astizko ostatua
Afaria, bertso saioa eta erromeria izango da
Bertsolariak: Oier Lakuntza, Oskar Estanga, Migel Mari Elosegi "Luze", Eneko Lazkoz, Ander Fuestes "Itturri" eta Larraungo bertso-eskolako kideak.
Antolatzaileak: Larraungo bertso-eskola, AEK, Bertsozale Elkartea.

Elizondo. Martxoak 15 - 19:00 - Arizkunenea

Bertso musikatuak izango dira, Baztango bertso-eskola eta Iruritako musikarien eskutik. Bat-bateko saioa ere izango da.
Bertsolariak: Julen Zelaieta, Xabier Maia, Oier Amiano, Jon Barberena.
Gai jartzailea: Fernando Anbustegi.
Antolatzaileak: Baztango bertso-eskola, AEK, Bertsozale Elkartea.
 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran