BBK Sariketa 2013-03-11

Durangaldea-Arratia eta Ipar Uribe-Bilboaldea BBK Sariketako finalerdiak

Durangaldea-Arratia batetik, eta Ipar Uribe-Bilboaldea bestetik. Horiexek izango dira dira BBK Sariketako finalaurreak, bihar eta etzi jokatuko direnak. Sailkapen-faseko saioetan Zallan, Enkarterri eta Bilboalderen artekoa izan zen bata eta gaurkoa Markinan, Lea Artibai eta Ipar Uribeko taldeen artekoa. Bilboaldea eta Ipar Uribe izan dira irabazle.
Durangaldea-Arratia batetik, eta Ipar Uribe-Bilboaldea bestetik. Horiexek izango dira dira BBK Sariketako finalaurreak, bihar eta etzi jokatuko direnak.
Sailkapen-faseko saioetan Zallan, Enkarterri eta Bilboalderen artekoa izan zen bata eta gaurkoa Markinan, Lea Artibai eta Ipar Uribeko taldeen artekoa. Bilboaldea eta Ipar Uribe izan dira irabazle.

Asteazkenean, Zallako institutuan 300 bat ikusle izan dira saioaz gozatzen eta honakoak izan dira kantatu duten bertsolariak eta lortutako puntuazioak: Enkarterriko taldean honako sei gazte hauek aritu ziren kantari: Ekoitz Manzisidor, Christian Perez de Arenaza, Asier Alcedo,  Ander Uzelai, Eneko Alda eta  Nuria Cortada.  Bilboaldea taldean, ostera: Peio Molinuevo, Enare Muniategi, Iker Garitagoitia,  Ander Uzelai, Eneko Alda, Nuria Cortada, Peio Ormazabal, Andere Molinuevo eta Txaber Ormazabal. Bilboaldeak 401 puntu lortu zituen eta Enkarterrik 352 puntu

Gaurko saioa Markinako Lea-Artibai ikastetxean izan da, bertako 250 ikusleren aurrean. Saio hau joan den asteko asteartean egitekoa zen, baina atzeratu behar izan zen gertakizun triste bat medio eta gaur giro serioan garatu da. Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak:

Lea Artibai taldetik seikote hau aritu da: Aissa Intxausti, Graxi Arregi, Naroa Loiola, Xabier Iturraspe, Aitor Bizkarra eta Nerea Ibarzabal. Ipar Uribetik, Unai, Mendiburu, Aitzol Muruaga,  Paule Loizaga, Inazio Vidal, Peru Vidal eta Imanol Uria. Ipar Uribek 416 puntu batu ditu eta Lea Artibaik 411.


Beraz bihar eta etzi egingo diren finalaurrekoetatik irtengo dira talde finalista biak. Hona hemen egutegia:

    Finalaurrekoak
Eguna    Taldeak    Lekua    Ordua
2013/03/12    DURANGALDEA – ARRATIA    Durango: Institutua                      12:00
2013/03/13    IPAR URIBE - BILBOALDEA     Algorta: Aixerrotako institutua    11:45

    Finala
Eguna    Lekua    Ordua
Martxoaren 22a, ostirala    BILBO - KAFE ANTZOKIA    19:00

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa