Martxoak 8 eta Korrika Kulturala 2013-03-12
Korrika Kulturalaren baitan, Ermuako emakume-taldeak antolatu zuen saio musikatua martxoaren 8aren biharamunerako. Lobiano kultu-etxean izan zen, areto goxoa benetan. Ezer ez da kasualitatea.
Bertso-saioetan ohikoa ez den moduan, publikoan gehienak emakumeak. Izan zen akelarre hartara sartzera ausartu zen gizonik ere, baina gutxi, oso gutxi. Ezer ez da kasualitatea.
Emanaldia deskribatzen hasita, adjetibo-zerrenda luzea idatz genezake: intimoa, barrura begirakoa, goxoa... baina ez pentsa horretan geratu zenik; aldarrikapenak eta umoreak ere izan zuten bere lekua. Ezer ez da kasualitatea.
Eneko Sierraren saxofoi-doinuek eta Xabier Matxainen gitarraren erritmoak, ukitu berezia eman zien Alaia Martin, Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegiren bertsoei. Kontzertu inprobisatu bat zirudien.
Ezer ez delako kasualitatea, kasualitateak bilatu egin behar izaten dira.
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu