Osinalde Saria 2013-03-20

Iñaki Aleman eta Nerea Ibarzabal ere finalera

Beraiekin batera aritu ziren kantuan Josu Sanjurjo, Maindi Murua, Jokin Bergara eta Joanes Etxaide. Zaldibian jokatu zen Osinberde saria, giro ederrean. Azkeneko bi finalistak larunbat honetan aterako dira Aztiriko kanporaketatik.
 Gerturatzen ari da Osinalde Sariko finala. Lehendabiziko bi kanporaketak jokatu dira jada. Lehenengotik Nekane Zinkunegik eta Josu Oiartzabalek egin zuten aurrera. Bigarren kanporaketa larunbatean jokatu zen Zaldibian, Osinberde Saria izenarekin. Honako bertsolari hauek aritu ziren bertan kantuan:

 Iñaki Aleman (Irurita)
 Nerea Ibarzabal (Markina)
 Josu Sanjurjo (Lesaka)
 Maindi Murua (Azkaine)
 Jokin Bergara (Eibar)
 Joanes Etxaide (Zegama)

 Azkenean Iñaki Alemanek eta Nerea Ibarzabalek lortu zituzten finalerako txartelak. Giro ederrean joan zen saioa.

 Azkeneko kanporaketa larunbatean

 Azkeneko kanporaketa larunbat honetan izango da, Aztirian. Iluntzeko 20:30etan hasiko da afaria, baina saioa entzutera zuzenean joateko aukera ere badago. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Maddi Ane Txoperena (Hendaia)
 Imanol Uria (Algorta)
 Eneritz Artetxe (Azkoitia)
 Peio Ormazabal (Arrigorriaga)
 Imanol Irazustabarrena (Alegia)
 Joanes Etxebarria (Barkoxe)

 Osinalde Sariko finala, azkenik, apirilaren 6an jokatuko da, larunbatez, Gabirian.

Albiste gehiago

EHBT 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat