Jolas Etxean 2013-03-20

Orixe Sariko finala jokatuko da ostiralean Añorgan

Bi kanporaketa jokatu ondoren honako seikote hau sailkatu da finalera: Aitzol Barandiaran, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Xabier Sukia, Iñigo Mantzisidor “Mantxi” eta Iñaki Zelaia. Aurtengoa Orixe Sariaren 14. edizioa da. Sarrerak salgai daude Jolas Etxean bertan eta Añorga-Txikiko kafetegian. Añorga Kultur eta Kirol Elkarteko bazkideek 16 eurotan eros ditzakete sarrerak, eta gainerakoek 18 eurotan. Finala bertso-afari formatuan jokatuko da. Afaria 20:30etan hasiko da, baina ondoren zuzenean saiora agertzeko aukera ere badago, 22:30ak aldera.
 Ostiral honetan jokatuko da Orixe Sariko finala Añorgan, Jolas Etxean. Bi kanporaketa jokatu ondoren honako seikote hau sailkatu da finalera: Aitzol Barandiaran, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Xabier Sukia, Iñigo Mantzisidor “Mantxi” eta Iñaki Zelaia. Aurtengoa Orixe Sariaren 14. edizioa da. Sarrerak salgai daude Jolas Etxean bertan eta Añorga-Txikiko kafetegian. Añorga Kultur eta Kirol Elkarteko bazkideek 16 eurotan eros ditzakete sarrerak, eta gainerakoek 18 eurotan. Finala bertso-afari formatuan jokatuko da. Afaria 20:30etan hasiko da, baina ondoren zuzenean saiora agertzeko aukera ere badago, 22:30ak aldera.
 Bertsolariek hamalauna bertso puntuagarri bota beharko dituzte. Hauek izango dira egin beharreko ariketak:

OFIZIOTAN:    Zortziko nagusian, hiruna bertso.
        Zortziko txikian, hiruna bertso.
        Hamarreko txikian, hiruna bertso.
BANAKA:        Bina punturi erantzun.
KARTZELA:    Gai bat emanda, hiruna bertso, doinu eta neurri librean.
   
    12 bertsolari aritu dira lehian
    Orixe Saria Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak bi urtetik behin antolatzen duen sariketa da. 25 urtetik gorako bertsolariek hartzen dute bertan parte. Orain dela bi urteko egiturari jarraituz, bi kanporaketa jokatu dira finalaren aurretik, bakoitzean seina bertsolarirekin. Lehendabizikoa martxoaren 8an izan zen Lukainkategi jatetxean. Bertan aritu ziren Aitzol Barandiaran, Nahikari Gabilondo, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre, Miren Artetxe eta Beñat Ugartetxea.
    Bigarren kanporaketa martxoaren 15ean jokatu zen Gure Kabia elkartean Felix Zubia, Xabier Sukia, Iñigo Mantzisidor “Mantxi”, Iñaki Zelaia, Andoni Otamendi eta Oihana Bartrarekin.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri