Bertsomovieda 2013-03-21

Botoa emateko epea zabalik

Denera 33 lan daude ikusgai interneten. Botoa emateko epea igandean itxiko da. 16 urte baino gazteagoen kategoria eta helduena bereizi dituzte antolatzaileek, eta apirilaren 12an egingo da sari-banaketa ekitaldia.
 Joan zen astean bukatu zen Bertsomovieda lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak antolatutako ekimenak bigarren edizioa du aurtengoa, eta bideoa eta bertsoa uztartzen dituzten lanei zuzendua dago. Partehartzaileen lan guztiak ikusgai daude www.bertsomovieda.com helbidean, eta nahi duenak bozka dezake bere gustukoena. Denera 33 lan daude ikusgai. Bozkatzeko epea igandean itxiko da.

 Antolatzaileek bi kategoria bereizi dituzte. Gazteen kategorian ariko dira taldekide zaharrenak 16 urte baino gutxiago dituztenak. Hemengo irabazleek 400 euro jasoko dituzte. Helduen kategoriako sarituek, berriz, 1000 euro poltsikoratuko dituzte. Dena den, sari nagusiez gain beste batzuk ere banatuko dituzte. Hala, ikusleek aukeratutako lanak 550 euroko saria jasoko du. Epaimahaiak hala erabakiz gero aipamen berezia jasotzen duen lanak 300 euroko saria izango du. Bukatzeko, epaimahaiaren ustez bertso onenak dauzkan bertsomovie-ak 250 euro jasoko ditu. Sari-banaketa ekitaldia apirilaren 12an egingo dute.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu