Ostiral eta igandean 2013-03-28

Nafarroako finalari errepasoa Xabier Silveirarekin Hitzetik Hortzeran

Nafarroako finalari errepasoa Xabier Silveirarekin Hitzetik Hortzeran
Xabier Silveirak zazpigarrenez irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Jon Artanok Sarrigurenera egin dio bisita Silveirari, han bizi baita Lesakako bertsolaria. Sarrigurenen bertan, eta Badoztainen gero, makina bat konturi buruz solastu dira Silveira eta Artano: Nafarroako finalaz, bertsolaritzaz oro har, aldaketa pertsonalez, gizarte eta politika kontuez, etorkizunaz…
NAFARROAKO FINALARI ERREPASOA XABIER SILVEIRAREKIN, HITZETIK HORTZERAn
Xabier Silveirak zazpigarrenez irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Jon Artanok Sarrigurenera egin dio bisita Silveirari, han bizi baita Lesakako bertsolaria. Sarrigurenen bertan, eta Badoztainen gero, makina bat konturi buruz solastu dira Silveira eta Artano: Nafarroako finalaz, bertsolaritzaz oro har, aldaketa pertsonalez, gizarte eta politika kontuez, etorkizunaz…
Elkarrizketaz gain, Anaitasunako finaleko bertsoaldi onenak emango dituzte, baita gainontzeko finalistek beroan, saioa amaitu berritan, esandakoak ere.


ANDONI EGAÑAREN TXAPELKETAKO IBILBIDEA PAZKO ASTEKO ALE BEREZIAN
1985eko azaroaren 2an, Azkoitian, kantatu zuen lehen bertsoa txapelketa nagusian. 2009ko abenduaren 13an, Barakaldon, azkena. Tartean zazpi txapelketa eta zazpi final; lau txapel, eta dozenaka bertsoaldi antologiko. Aurten txapelketa urtea da eta finaleko eguna berezia izango da Andoni Egaña oholtzara kantura igoko ez delako, 1982koaz geroztik lehendabizikoz.
 
Jon Artanok elkarrizketa mamitsua egin dio txapelketako ibilbidea errepasatuz. Oroitzapenak, gogoetak, pasadizoak… denetik eman dizkio Zarauzko bertsolariak. 1986, 1989, 1993, 1997, 2001, 2005 eta 2009ko finaletan Andoni Egañak egindako lanik onenak aukeratu ditu lantaldeak: Anjel Mari Peñagarikanorekin egindako amonaren poltsa beroaren ofiziokoarekin hasi eta BECen behien aulkiak aipatzetik, behian aulkiak jartzera hartaraino.
 
HITZETIK HORTZERA: ostiralean iluntzean  eta igande bazkalostean ETB-1en. Eta eitb nahieran.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu