Ion Martinez elkarrizketatuko du Jon Artanok 2013-04-18

Donostia eta Urretxuko saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Donostiako saioan Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña aritu ziren Unai Elizasu gai-jartzaile zutela eta Ion Martinez Oteizaren paperean sartuta. Urretxun, berriz, Beñat Gaztelumendik eta Agin Rezolak bertso-bazkaria egin zuten Martxoan Bertsoa zikloaren barruan.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETB1en igande bazkalostean. Aste honetan bi bertso-saiok beteko dute tarterik zabalena.

 Alde batetik, joan zen ostegunean Donostiako DOKA Kafe Antzokian egindako saio berezia eskainiko dute. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio aritu ziren bertsotan Unai Elizasu gai-jartzaile zutela. Dena den, oholtzan lagun berezi bat izan zuten, Jorge Oteizaren paperean aritu baitzen Ion Martinez aktorea. Aldatzen Laguntzen antzerki konpainiak eta DOKA Antzokiak antolatu zuten saioa Oteizaren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira, eta entzule ugari bertaratu ziren. Gainera, Jon Artanok elkarrizketa egin zion Ion Martinez aktoreari, eta baita eskenatokia prestatzen lagundu ere. Elkarrizketan azaldu zuenez, Martinezek aspalditik dauka Oteizarekiko lilura.

 Bigarren saioa joan zen larunbatean egindako bertso-bazkari bat izan zen. Urretxuko Santa Barbara ondoko jatetxean kantuan aritu ziren Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi, Martxoan Bertsoa zikloaren barruan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu