Apirilaren 22an eta 23an Leioan 2013-04-19

Xenpelar Dokumentazio Zentroari buruzko hitzaldia EHUko Dokumentazio Jardunaldietan

EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Sailak antolatutako Dokumentazio Jardunaldietan hartuko du parte Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroak. "Informazioaren komunikazioa eta datu eta bilduma digitalerako sarbidea" izenburupean antolatu den seigarren edizioa apirilaren 22 eta 23an izango da Leioan. Bertan, bertsolaritzaren sare dokumentalari buruz arituko da Nere Erkiaga, Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzailea.

1991ean sortua

1991n sortu zuen Bertsozale Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroa (XDZ), bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburuarekin. Bertsozale Elkartearen sailetako eta herrialdeetako egitasmoei esker eta elkartearen inguruko bertsozaleen bidez osatzen da urtez urte Xenpelar Dokumentazio Zentroak bildu eta eskaintzen duen ondarea.

Jardunaldiotan bertsolaritzaren ondarearen inguruko ezagutza eta BDB Bertsolaritzaren Datu-Basearen inguruko azalpenak eskaintzeaz gain, egungo digitalizazio eta internet bidezko gizarteratze lanetan dauden aukeren eta oztopoen inguruko hausnarketa aurkeztuko dugu.

____________________

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu