Altzako bertso-paper lehiaketaren oinarriak
1. Partehartzaileak.Bertsopaper lehiaketa 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izango da.
2. Sariak.-Lehiaketako irabazleak tableta digital bat eta Altzako baserrietako produktuez
osatutako otarra jasoko du.
- Altzako onenarentzat: Antton Mendizabalek egindako Lau Haizetara oroigarria
eta Altzako baserrietako produktuez osaturiko otarra jasoko du.
3. Eginbeharra.a) Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira.
b) Bertso sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso behar ditu.
c) Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak
izan behar dute.
d) Ezinbestekoa da bertso-sortaren doinuaren izena argi adieraztea.
e) Bertsopaperak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira.
f) Lanak bakarkakoak izango dira.
4. Lanak aurkezteko moduaa) Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira.
b) Gutun-azal handi batean sartuko dira bertso-sorta orijinalak eta 2 kopia, beste
gutun-azal txikiago batean joango diren egilearen datuekin batera (izen-abizenak,
helbidea eta telefonoa).
c) Bi gutun-azaletan garbi adierazi beharko da egilearen izengoitia.
d) Lanak Bizarrain Euskara Elkartearen egoitzan aurkeztuko dira: Bizarrain
Euskara Elkartea, Larratxo Kultur Etxea, Larratxo kalea 55, 20017 Altza.
e) Posta elektroniko bidez bidaltzeko aukera badago:
bizarrain@altza.net5. Lanak aurkezteko epea.Lanak aurkezteko epemuga 2013ko apirilaren 30a izango da.